XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urtebarri'ko abestiak Erritxiki eta baserri orotako mutikotxuak gaurko egun au eldutakoan, euren boltsatxuak edo otzaratxuak gertu daroez.

Zortzi-amarreko aldratxuak eurrez ikusten dira erri-kalietako atadietan eta baserrietako etartietan Josu'ren jayotzako eresiak abestuaz ganera, iru intxaur da lau gastañe euren sakeltxuek betetako eskatzen.

Eta abestu ta ate jo euren eztarri bigunak latzitu ta boltsak bete direanean, eleizpean bildu eta an izaten da zarata eta algarea batak baño besteak geyago eroan eztaizan.

¡Eta zenbat aldiz geu bere onetan ibilli ete gara!.

¡Eta zenbatetan gaztaña bat edo intxaur bat dala-ta, surretatik odola dariola eta musturrak alkarri astinduta urten ete dogu!.

¿Ete-dakizu, irakurle, abesti onen izkia?.

Bayetz uste dot, baña bada-ezpada or joatzu, Gernika aldeko izkia: (Geldiro)
Urtebarri karri
txarri belarri
dekonak eztekonari
nik eztekot eta niri.

(Arintxuago)
Apalazijo zaldune
iru erregen egune
zotzak eta paluek
txori bijaren kontuek

Emongo bozu emoizu
baldin emongo badozu
zeure begire gagozan artian
egiten yaku berandu.

Apalazijo miri-montañe
iru intxaurtxu ta lau gaztañe.

Erregen egunean bere, onen antzeko izki bat abestuten da, baña eresi bereziaz. BELU-MENDU.